Agenda


Kontzertua: A santo de qué...
Abuztuak 1 — Beheko PlazaA santo de que... taldea 1987. urtean sortu zen eta hiru maketa grabatu eta hainbat kontzertu eskaini ondoren, 1993an desagertu zen. Oraingoan hirukote moduan itzuli dira. Llavori, Jesus Perez (aita) eta Jesus Perezek (semea) osatzen dute taldea. Propioez gain, Radio Futura, Los Secretos, Los Pistones edota Nacha Pop taldeen kantak joko dituzte.

Inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra
— Algorri Interpretazio ZentroaGeoparkeak inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroarekin elkarlanean. 'Nork utzi du oinatz hori?' tailerra , Interpretazio Zentroan bertan egingo da, larunbatean, abuztuaren 1ean. Ordu eta erdiko bi saio egingo dira: bata euskaraz (10:30ean) eta gaztelaniaz bestea (12:00etan).

Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana
Abuztuak 1, 9:00 — Santiagoko aparkalekuaSantiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute abuztuaren 1ean, larunbatean. Zumaiako Udalaren izenean gogoratu dute beharrezkoa izango dela maskara erabiltzea.

UDAKO AGENDA KULTURALA
Uztaila-iraila — ZumaiaHemen uda honetan udarako agenda kulturala, 36. Musika Jaialdia barne. Osasuna zaintzeko neurri bereziak hartuko dira (edukiera mugatua eta gonbidapenak, segurtasun distantzia, maskara...), baina aurten ere kulturaz gozatzeko aukera ugari egongo dira Zumaian, eta astebururo ekimenak egongo dira. Musika Jaialdiko gonbidapenak Turismo Bulegoan banatuko dira uztailak 29tik aurrera, eta saio batzuetakoak agortu dira dagoeneko.