Agenda


Erakusketa:'Izotz ertzak', Keixeta
Abuztuak 14 - 30 — Oxford aretoaErakusketaren muina Izotz mendiak oinarritzat hartuta aurtengo udaberrian konfinamenduan sortutako margo eta portzelanazko eta zeramikazko eskulturak dira, materialak eskaintzen dituen baliabide plastikoak erabiliaz (txuritasuna, hauskortasuna, gardentasuna); bere ohiko forma tubularren bitartez pitzadurak eta hausturak behartzen dizkie eskulturei, itxura iragankorra emanez. Joan dira 8 urte Keixetak Alondegian azken erakusketa egin zuenetik, eta nabarmena da harrezkero zeramika piezek hartu duten protagonismoa: pintura eta zeramikaren artean harremanak sortzen dira, bata bestearen lagungarri eta era berean independiente.