Alex Aginagalde: Pantailak euskaraz, ezinbesteko erronka

MARTXOAK 2. 18:00
Oxford aretoa

Plataformak abiada bizian hedatzen ari dira eta horietan euskararen presentzia eskatzeko ekimenak jarri dira abian; hain zuzen ere, Alex Aginagalde irakasleak horien berri emango du martxoaren 2an. Inplikazioa eskatuko du; izan ere, gero eta denbora gehiago ematen ei dugu horien aurrean. Nola egin aurre, ordea, nazioarteko erraldoien joerei? Gizarte mugimendu sendoek lorpenak izan ditzakete bide horretan? Olatz Arregi EHUko irakasle zumaiarra izango du bideratzaile.

2012tik urtero egin da Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta aurten, bigarren urtez, Larraina euskara taldeak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Aurten hitzaldi bakoitzak gai bat aztertuko du, eta hitzaldi guztiak Alondegiko Oxford aretoan izango dira. Ohi bezala, asteazkenetan izango dira hitzorduak, 18:30ean.