Aniztasun eta Lankidetza Astea

 

Aniztasun Astea

(Abenduaren 16tik 19ra)

Egitaraua beste hizkuntza batzutan kontsultatu dezakezu hemen

 

Abenduak 16, asteazkena: HORRELAKOAK GARA

 

18:00. Topaketen hasiera, Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatearen eskutik.

18:30. Bideo emanaldia: ‘Gu ere bai’.

19:00: Hitzaldia: Migrazioak eta aniztasuna Zumaian eta Euskal Herrian. Pedro Albite (EHUko irakaslea eta Anitzak-eko kidea) eta Saad Malec (Jatorkin Elkarteko kidea).

Ekitaldi guztiak Torreberriko Gaztetxean izango dira.

 

Abenduak 17, osteguna: HIK IKASI, GUK HASI, ETA DENOK HAZI

 

18:00. Jon Maiaren ‘Riomundo’ liburuaren gaztelerazko argitalpenaren aurkezpena.

19:00. Hitzaldia: Migrazioak, hezkuntza eta hizkuntzak. Mario Zapata (Euskararen Kontseiluko ikerlaria) eta Markos Nanclares (hezkuntzaren aniztasunaren trataeran aditua).

Ekitaldi guztiak Torreberriko Gaztetxean izango dira.

 

Abenduak 18, ostirala: ELKARTASUNA ETA HERRIEN ARTEKO HARREMANEN EGUNA

 

17:30. Migrazioa eta internazionalismoa Euskal Herrian, Kamaradak-ek, Anitzak ekimenarekin batera ateratako liburuaren aurkezpena.

18:00. Bideo emanaldia: Darahli 09, Zubiak eraikitzen. Darahli Zumaiako elkarteak eta Baleike kultur elkarteak, Saharako errefuxiatuen inguruan ekoiztutako bideoaren emanaldia.

19:00. Mahai-ingurua: ‘Hartu eta Eman, Herrien arteko harreman’. Kamaradak sareko kide bat, Joseba Osa (Kongolagun proiektuko partaidea) eta Antxon Mendizabal (EHUko nazioarteko ekonomiako irakaslea).

Ekitaldi guztiak Torreberriko Gaztetxean izango dira.

 

Abenduak 19, larunbata: ANIZTASUNAREN EGUNA

 

10:30-13:30. Tailerrak.

- Malen Etxeak antolatuta, Emakumeak eta Migrazioak. Tokia: Branka.

- Yakar senegaldarren elkarteak eta ZUGAk antolatuta, Afrikako perkusioa eta txalaparta tailerra. Tokia: Torreberriko Gaztetxea.

14:30. Herri bazkaria. Jatorri ezberdinetako jakiak, Gaztetxean.

19:00. Poteo herrikoia. Trikitixa eta Afrikako perkusioek animatuta.

21:30. Kontzertua eta ikuskizuna: Bunpada Sound-ek eta Euskl Herria anitza kolektiboak, ‘Anitzak Hitzak’ disko berria aurkeztuko dute: hip-hop, break dance, beat box, bertso hop, bideoa… + DJa. Tokia: Gaztetxea.

 

Lankidetza Astea

 (Abenduaren 15etik 20ra)

 

Torreberrin:

 

Astegunean: 18:00-20:00 / asteburuan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

 

- HONEK elkarteak Nikaraguan bultzatutako nekazaritza turismo proiektuari buruzko erakusketa.

- Zubiak eraikitzen 09, Tindoufeko saharar errefuxiatuen bizimoduaz, Darahliko kideek 2009ko apirilean kanpalekuetara egindako bidaiaz.

- Saharar herriaren aldeko janari bilketa eta senidetze kanpaina. 2010eko mahai-gaineko egutegia eta Darahlik egindako bidaiaren kronika jasotzen duen DVDak banatuko dira Torreberrira gerturatzen direnen artean. –Aleak agortu arte-.