Antzerki musikatua: 'Chez emballage'

ZUMB, Sandra Aguerri, Esti Curiel
Noiz 2019/10/05
18:30
Non Zumaiena Ikastetxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Zer egingo zenuke zuk nahi ez bezalako mundu batean? Jolastea hasiera on bat izan daiteke.

Zuzeneko musika eta antzerkia biltzen dituen proposamen eszeniko bat da Chez emballage. Hitzik gabeko ikuskizun honen soinu atmosferaz eta musikaz Zumaiako musika banda arduratuko da. Gainera, antzezpenean ere aktiboki parte hartuko dute. Istorioa Sandra Aguerri eta Esti Curiel aktoreen ideia originala da. Eszenografia, atrezzoa eta jantziak birziklatutako plastiko eta ontzi arinekin sortu dituzte bi aktoreek. Objektuen eta txotxongiloen lengoaia eta keinu bidezko antzerkia erabiliko dituzte ikusten dena eta dirudiena nahasten dituen mundu honetan murgiltzeko.

« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031