Antzerkia: Bidaide
Sinopsia
Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik?
Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.
Aktoreak
Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Idoia Hernandez “Hatxe”.
Zuzendaritza
Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.
Idazketa
Maite Aizpurua, Oier Guillan eta aktore taldea.
Soinu-espazioa
Idoia Hernandez “Hatxe”.
Argi-diseinua
Miriam Ubanet eta Ana Da Graça.
Ekoizpena
Josu Zubia.
Iraupena
70 minutu.




