Antzerkia: 'Ni naiz Hector, ni bakarrik!'
Sinopsia:
Komedia honetako protagonista Hector da, hogeitamar urte aspaldi beteak dituen kontable ezkongabea. Hectorrek arazo larria du: orain urte batzuk "ahotsak" entzuten hasi zen bere baitan, gero ahotsok "gorpuzten" joan ziren eta egun hezur-haragizko bi NI ikusten ditu bere aldamenean. Bi NIa horiek, zirikatzilea bata, "siniestro" samarra bestea, ezin ditu inola ere ez uxatu gure protagonista koittaduak. Arazoari aurre egiteko asmo sendoarekin, psikologoarengana joatea erabaki du. Halere, ez du edozein psikologo aukeratu, gaztaroan ezagutu zuen neska batengana joan da, Estirengana. Hector zeharo maiteminduta egon zen harekin garai hartan.
Esti hasiberria da psikologo lanetan, Hector bere lehen pazientea da. Horrenbestez, ez da erraza jakiten nork behar duen laguntza handiagoa, Hectorrek ala Estik berak. Dena den, Estik bere zalantza eta beldurrak gainditu eta kasuari aurre egitea erabaki du.
Kasuak baina, Estiren amaren jakinmina piztu du. Estiren ama Carla da eta psikiatrian doktorea da, ospe handiko profesionala. Carla berehala konturatu da Hectorrena kasu oso bitxia dela eta berak tratatu nahiko du bere ospea puzte aldera.



