Antzerkia: Sexberdinak. OXFORD ARETOAN [SARRERAK AGORTUTA]

Noiz
Ekainak 10. 20:00 / 22:00
Non
OXFORD ARETOA

Sinopsia

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena;maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko.Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Zuzendaria

Mireia Gabilondo

Aktoreak

Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia

Egileak

Kepa Errasti eta Telmo Irureta

Espazio Eszenikoa

Fernando Bernués

Argiztapen diseinua

Xabier Lozano

Jantzitegia

Ana Turrillas

Argazkilaritza eta Diseinu grafikoa

Mikel Martinez - Dock Studio

Koordinazio teknikoa

Acrónica Producciones

Ekoizpen exekutiboa

Ane Antoñanzas

Ekoizpena

Paola Eguibar eta Nagore Plazaola