Antzerkia: 'Txanobarragorro'

Aita Mari

 

Gualdilandia Estatua. Orotariko Auzitegian lau zuruteko epaitzen ari dira, koloretsuegiak izatea leporatuta. Batek txano berde bat darma, beste batek, laranja, hirugarren batek urdina, eta neska batek, beltza. Liburukote Nagusiaren arabera inor ezin da beltzez jantzi, eta horregatik auzipetu dituzte. Koloretako txanoak daramatzatenek zera diote, euren txanoak ez direla beltzak. Epaileak, berriz, Gualdilandian, gualda ez beste kolore guztiak, beltzak direla.