Bodyboard Pro 2016

Itzurun hondartza
Informazio gehiago >>

Aste batzuk barru Bodyboard-aren probarik garrantzitsuenetako batez gozatu ahal izango dugu Gipuzkoako kostaldean, Zumaian ain zuzen ere. Bi urteko parentesi baten ondoren, ZUMAIA BODYBOARD PRO txapelketa iñoiz baina indartsuago itzuliko da, eta hirugarren edizio honetan Emakumezkoen mailarekin gozatu ahal izango dugu lehenengo aldiz.
                Txapelketa hau Europako Bodyboard zirkuituko parte da eta kontinenteko Bodyboard-larien artean ospe handia du. Lehiaketak bi izarretako maila izango du, eta aurreko edizioetan bezala, erabakiorra izango da Europako txapeldun nor izango den erabakitzeko.
                Proba hau Azaroaren 18,19 eta 20an ospatuko da Zumaiako Itzurun hondartzan. Eskaintzen duen edertasunaz gain, hondartza honek olatu bikainak izaten ditu urteko sasoi honetan eta beraz Europako kirolari garrantzitsuenek ez dute huts egingo txapelketa honetara.