Conductus Ensembleren kontzertua: 'Bach ispiluan'
- Noiz
- Abuztuak 6
- Non
- Parrokia
Andoni Sierra, zuzendaria
Egitaraua:
Dietrich Buxtehude (1637-1707)
Cantata “Jesu, meines Lebens Leben”, BuxWV 62
Johann Pachelbel (1678-1741)
Concierto sacro “Was Gott tut, das ist wohlgetan”, PWV 1226
Johann Christoph Bach (1642-1703)
Dialogus “Herr, wende dich und sei mir gnädig”
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Cantanta “Christ lag in Todesbanden”, BWV 4
Bach ispiluan:
Ezer ez, edo hobe esan ia ezer ere ez dakigu Bach konpositorearen bizitzako lehen urteei buruz, are gutxiago bere nerabezaro gorabeheratsuko prestakuntzari buruz. Baina dakigun gutxi horretatik, badakigu gauza bat eta Bach-en biografo guztiak bat datoz horretan: autodidakta izan zen funtsean, eta bere ikasleei esaten zien bezala, miresten zituen musikarien partiturak kopiatuz ikasi zuen konposatzen, besteak beste, Johann Christoph Bach, Johann Pachelbel eta Dietrich Buxtehude konpositoreei. Bere osaba Johann Christoph Bachen partiturak kopiatu zituen eta hari buruz honakoa idatzi zuen: "konpositore sakona zen, familiako adierazkorrena". Johann Pachelbelen musika ezagutu eta kopiatu zuen haren aitabitxia zen bere anaia Johann Christophen etxean. Era berean, 400 kilometro baino gehiago egin zituen oinez, Dietrich Buxtehuderekin ikasteko, eta haren musika erabakigarria izan zen bere konpositore bilakaerarako. Kontzertu honetako programa konpositore handi (eta neurri batean ezezagun handi) horien omenaldia da, askorentzat inoizko konpositore handiena denaren garapenean eragin zuzena izan zuten horiei eskainia.
Gonbidapenak: