Dokumentala: Indianara [GONBIDAPENAK TURISMO BULEGOAN]

Abenduak 10 (osteguna). 19:00
Aita Mari zinea

Zuz: Aude Chevalier-Beaumel  & Marcelo Barbosa 


Brasil | 2019 | 84’ | Dok


J.B. Brasilgo portugesa, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz 

 

Iraultzaileetan iraultzaileena, Indianarak eta haren taldeak Brasilgo transgeneroak defendatzeko eta haien iraupenaren aldeko borrokan dihardute. Indianarak indarrak batu ditu bere alderdi politikoaren erasoen eta etortzekoa den mehatxu totalitarioaren aurkako azken borrokari ekiteko.

Indianara dokumental harrigarri bat da, zalantzarik gabe. Gaitasun itzela dauka gure arreta erakartzeko, baita protagonistak ere. Argi-ilunak argi-ilun eta kontraesanak kontraesan, Bolsonaroren Brasilera gerturatuko gaitu, LGTBI+ komunitatearen eta batez ere transen mugak eta zailtasunak ezagutzeko.