Dokumentala: 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean'

Martxoak 27-28-29
Aita Mari zinema

Etxeratze agindua ezarri zenetik urtebete igaro denean estreinatuko da Zumaiako Udalak eta UKTk elkarlanean ekoitzitako ‘Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean’ dokumentala. Jon Maia aritu da zuzendari lanetan, eta zumaiarren testigantzak bildu ditu 90 minutu inguruko ikus-entzunezkoan.

Bost emanaldi:

Martxoaren 27an eguerdiko 12:00etan egingo da lehen pasea; ekitaldi itxia izango da, eta dokumentalean parte hartu duten elkarrizketatuek eta haien ingurukoek parte hartuko dute saioan.

Beste lau emanaldi ere izango dira martxoko azken asteburuan: hilaren 27an 19:00etan, hilaren 28an 17:00etan eta 19:30ean, eta hilaren 29an 19:00etan. Saio horietarako gonbidapenak martxoaren 23tik aurrera egongo dira eskuragarri, turismo bulegoan. Aurrez aurreko emanaldiak egin eta gero internet bidez ere ikusi ahal izango da dokumentala.