"Ekologista naiz, baina..." hitzaldia

Noiz
Non
Alondegiko Oxford aretoa

Hitzaldi honen bidez, eguneroko kontsumoa jasangarriagoa bihurtzeko gonbita egin nahi die Udalak herritarrei.

Hitzaldian zehar, Lur planetak ingurumen arloan dauzkan erronken berri emango du hizlariak. Ondoren, ura, energia, zaborrak edota kontsumo arduratsua moduko gaiei helduko zaie. Hitzaldi berezia izango dela aurreratzen du Gorka Egia hizlariak: "Adibidez, bertaratzen direnek ur gutxiago kontsumitu eta kutsatzeko konpromisoak hartu beharko dituzte. Baita ere garraio publikoaren aldeko apustua egiteko edota zaborra ondo sailkatzeko. Herrian bertan kontsumitzea sustatuko dugu eta bertako ekoizleak eta herritarrak harremanetan jartzea ere bai, besteak beste".