Emozioen garrantzia familian: nola zaindu seme-alaben emozioak?
> Izen-ematea: brankaharrera@zumaia.eus | 943 86 22 00
> Epea: otsailak 25
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izango dute Zumaiako gurasoek.
Hiru hitzaldi 6-18 urte bitartekoen gurasoentzat
6 eta 18 urte bitarteko haur zein nerabeen gurasoek hiru hitzaldi desberdin entzuteko aukera izango dute. Martxoaren 1ean "Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak?" hitzaldia eskainiko du Leyre Cano psikopedagogoak. Martxoaren 22an gazteak eta substantzien kontsumoa izango du hizpide Estibaliz Ansotegi psikologoak (gazteleraz izango da hitzaldia). Azkenik, apirilaren 26an, haur eta nerabeen ongizaterako garapen osasuntsu baterako gakoak azalduko ditu Donna Apelaniz; hitzaldi hau 12 eta 18 urte bitartekoen gurasoei zuzenduta dago.




