Flyscharen ibilbidea, ibilbide osoa

Irteera: Nautilus ikasgune geologokian (Mutriku) / Amaiera: Zumaian
Informazio gehiago >>

 

Mutriku - Deba - Zumaia


Ibilbidea Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoan hasten da, bertako fosil bilduma interesgarria ikusiz. Oinez eta itsasoz egingo dugun ibilbide oso honetan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak. Zumaian, Algorriko puntara gerturatuko gara oinez, bertako haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko. Zure erosotasunerako, autobus batek Zumaian edo Deban jasoko zaitu Mutrikun bisita hasi baino lehen. Amaieran, autobusez Deba edota Mutrikuraino eramango zaitugu.

  • Iraupena: 3h. eta 30 min
  • Irteera: Nautilus ikasgune geologikoa (Jose Antonio Ezeiza kalea 3, Mutriku) - Ikusi Nautilusen kokapena
  • Amaiera: Zumaia
  • Prezioa: 25 euro (8 urtetik beherakoek: 13 euro)
  • Bisitari kopuru mugatua: 35
  • Beharrezkoak: Berokia eta oinetako egokiak
  • Tiketak: Mutriku, Deba edo Zumaiako turismo bulegoan