Garbiñe Bereziartua eta Xabier Azkue: 'Hitanoa hemen eta orain: adituen hitzak eta arituen ekintzak'

MARTXOAK 16. 18:00
Oxford aretoa

Garbiñe Bereziartuak eta Xabier Azkuek hitanoari buruz hitz egingo dute martxoaren 16an. Lehenak, hizkera modu horrek Euskal Herrian duen esanahiaren eta presentziaren inguruan egindako azken ikerketak aintzat hartuta, eta Xabier Azkuek herriko errealitatea ikertu eta proposamenak egiteko. Ba ote da aukera erabileraren gainbeherari itzulia emateko? Maitane Subijana Emakumeon* Etxea elkarteko kideak bideratuko du saioa.

2012tik urtero egin da Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta aurten, bigarren urtez, Larraina euskara taldeak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Aurten hitzaldi bakoitzak gai bat aztertuko du, eta hitzaldi guztiak Alondegiko Oxford aretoan izango dira. Ohi bezala, asteazkenetan izango dira hitzorduak, 18:30ean.