HAPO: Diagnostiko saioa (euskaraz)

Noiz
Azaroak 9 (astelehena), 18:00
Non
ONLINE

More information about this event…

HAPOk zeharkatzen dituen gai guztiak aztertuko dituzte, eta aurreko fasean egindako partaidetza prozesuaren emaitzak eta informazio-dokumentua aurkeztuko dituzte, besteak beste.

Zumaiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO) lantzen jarraitzen du. Informazio-fasea bukatu eta gero, Aurrerakina lantzeko fasea hasiko da datorren asteko saioekin. Fase honetako lehen ekintza diagnostiko-saioak izango dira. Horietan HAPOk zeharkatzen dituen gai guztiak aztertuko dituzte, eta aurreko fasean egindako partaidetza prozesuaren emaitzak eta informazio-dokumentua aurkeztuko dituzte, besteak beste. 

Bi saio egingo dituzte, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. 18:00etan izango dira bi hitzorduak, telematikoki. Zoom plataforma erabiliko dute saioak egiteko, eta dagoeneko eskuragarri daude online saiora sartzeko esteka eta pasahitzak.

Azaroak 9, astelehena (euskaraz)

Esteka: https://zoom.us/j/95651901914?pwd=UWNGSEZtRVNZMVVzVzE3TGVxSUh2QT09

Pasahitza: zumaia

Azaroak 11, asteazkena (gazteleraz)

Esteka: https://zoom.us/j/94290316741?pwd=aXF2SFFuUUhhUXVIUHNkYTROczhrQT09

Pasahitza: zumaia 

 

Informazio gehiago: https://hapo-zumaia.eus/eu/