HAPO: Proposamen saioa

Noiz
Azaroak 12. 18:00
Non
ONLINE (Zoom plataforma). Aurrez izena eman behar da.

Online saioa izango da, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Etxebizitza, espazio publikoa edota ekipamenduei lotutako proposamenak bildu nahi dituzte, besteak beste. Proposamen-saioa urtarrilaren 12an egingo da, arratsaldeko 18:00etan.

Zumaiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria osatzeko prozesuan murgilduta jarraitzen du. Azaroaren hasieran egindako diagnostiko-saioetako edukiak aztertu eta gero, proposamen-saioa egingo da hurrengo asteartean. Ekarpen horiek guztiak jaso ostean, Aurrerakina deritzon dokumentua osatzeari ekingo diote.

Bizi dugun osasun egoera dela-eta online saioa izango da, eta helburu nagusia herritarren ekarpenak jasotzea izango da. Etxebizitza, espazio publikoa, mugikortasuna, ekipamenduak eta jarduera ekonomikoak izango dituzte hizpide, gai horiei buruzko herritarren ekarpena jasotzeko. Aurkezpen labur bat egin eta gero 6-8 pertsonako taldeak osatuko dituzte. Dinamizatzaileek azaldu dutenez, gazteleraz parte hartzeko aukera ere egongo da saioan, eta beharrezkoa bada, hizkuntzaren araberako taldeak egingo dituzte. 

Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman beharko dute izena, lotura honetan. Izena emateko azken eguna urtarrilak 11 (astelehena) izango da.

Urtarrilaren 12ko saioa Zoom plataformaren bidez egingo dute, eta honakoa da saiora sartzeko erabili beharreko lotura: https://zoom.us/j/94880914851.

EMAN IZENA