'Hari gorritik tiraka' liburuxkaren aurkezpena (Aitor Tena)

URRIAK 17 | 18:30
ALONDEGIA. OXFORD ARETOA

Aitor Tena zumaiarrak Zumaian 60-70eko hamarkadetan izan zen Herri Gaztedi mugimendua izan du aztergai. Zumaiako Udalak emandako gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzarekin egindako ikerketaren emaitzak biltzen dituen liburuxka aurkeztuko du urriaren 17an.

Aitor Tenaren proiektua ikerketa historiko bati lotuta dago, eta Zumaian 60-70eko hamarkadetan izan zen Herri Gaztedi mugimendua du aztergai. Helburutzat ditu memoria historikoa berreskuratzea eta Zumaiako langile mugimenduaren historian sakontzea. Bere ikerketan, artxibo dokumentazioaren analisia egiten ari da: Beneditarren Fundazioan gordetako bost argitalpen eta 45 aldizkariko 130 artikulu inguru izan ditu eskuartean. Halaber, Herri Gaztediko kideen testigantzak jasotzen ari da: momentuz 9 kide elkarrizketatu ditu, sei gizonezko eta hiru emakumezko. 60-70 hamarkadetan jarriko du arreta, oraindik gutxi aztertutako garaia delako; haren esanetan, garai hartako mugimenduak ezagutzea garrantzitsua da, hurrengo hamarkadetan sortu edo garatu ziren mugimendu, alderdi eta sindikatuak ezagutzeko. Proiektuaren azken emaitza gizarteratzeko, aurkezpen ekitaldi bat egingo du ekainean.