Harrera Protokoloaren aurkezpena eta Xabier Aierdiren hitzaldia

Noiz
Otsailak 3. 18:00 (izen-emateak: berdintasuna@zumaia.eus)
Non
Oxford aretoa

Harrera Protokoloa aurkeztu eta gero, Xabier Aierdi soziologoak "Immigrazioaren errealitatean kokatzen" hitzaldia eskainiko du. Saioa otsailaren 3an izango da, Alondegian, arratsaldeko 18:00etan (izen-ematea: berdintasuna@zumaia.eus).

Zumaiara bizitzera heltzen den pertsona orok harrera integrala jasotzeko Harrera Protokoloa osatzeko prozesuan murgilduta egon da Udala azken hilabeteotan. Zumaiara bizitzera heltzen diren pertsona guztiak hartu ditu kontutan harrera protokoloa idazterako orduan.

Maider Alberdi zinegotziaren eta Karmele Gomez Berdintasun eta Gazteria teknikariaren arabera, harrera egituratu eta hobetzeko helburua dute. "Beharrei erantzuna eman nahi diegu, eta harrera lan hori egiten duten eragileak balioan jarri", esan dute. 

Zumaiara iritsi berri direnentzat Harrera Protokoloa: irakurri hemen klik eginda

Zirriborroa eragileen eta ekarpenekin osatu eta gero, herritar guztien aurrean aurkeztuko dute datorren asteazkenean (otsailak 3). Aurkezpena egin eta gero, partaideek ekarpenak egiteko aukera edukiko dute, eta jarraian Xabier Aierdi soziologoak "Immigrazioaren errealitatean kokatzen" hitzaldia eskainiko du. 18:00etan hasiko da saioa, Alondegian, eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzita.