Haurrentzako antzerkia: 'Hiru, bi, zast... Egizu jolas!'
Ahoz aho darabilgu egunero hitza. Gizakien arteko komunikazioan eta bizitzan bertan aparteko garrantzia dute hitzek, zalantzarik gabe. Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere.
Sinopsia:
Zertara jolasten dira gure haurrak? Plazan ez bada jolasteko lekurik, gurasoek kulunpioetan zenbatzen ere ahaztu badute… lehen harrapaketak, txabolak egin.. eta azkenean, zertan jolastu ezin asmaturik ibiliko dira Amaia, Ximon eta Lide.
Halako batean baina, jeinu bat irteten da euren ondoan, eta jolasten ikasten hasiko dira denak elkarrekin.
Emanaldiaren funtsa horixe da neurri batean. Ikustera joango diren haurrak, ezagutu dezatela hitzekin jolasteko aukera berri bat. Koplak asmatuz, hitzak bilatuz…



