Hika antzerki taldearen eskutik, 'Aitarekin bidaian' antzezlana

Aita Mari zinema

 

Hika antzerki taldeak bere azken lana aurkeztuko digu, zahartzaroari buruzko kronika humoretsu eta hunkigarria, Jose Ramón Soroiz, Joseba Apaolaza eta Jabier Muguruzaren eskutik.

Sinopsia: Patxik bere amari hil aurretik promesa bat egin zion, aita zainduko zuela.  Iada iritsi da eguna. Hau abiapuntu izanik, bi gizon topatuko ditugu aurrez aurre, aita-semeak baina, aldi berean, ezezagunak, bakarrik baina elkarren hurbiltasunaren beharrean. Modu honetan,  momentu hunkigarriak, tristeak zein umoretsuak bizitzeko aukera emango digute, akordeoi baten laguntzarekin, non adiskidetasunaz, bakardadeaz, aitatasunaz,….ihardungo duten.

Sarrerak: Antzerkirako sarrerak turismo bulegoan egongo dira salgai 8,5€tan. Gazte txartelarekin 6 €.