Hilabete morea: 'AUSKALO' antzerki foruma
Oxford aretoan
Maitasun erromantikoa eztabaidagai izateko.
Hizkuntza: euskaraz. DOAN.
Sinopsia: “Ametsezko maitasuna” izeneko mekanika tailerreko bi langile eginkizun jakin batekin
agertuko dira eszenatokian: ametsezko maitasunaren makina abian jartzea, eta, horretarako,
beharrezkoak diren pieza guztiak muntatzea eta erregai gisa Maiteren eta Aitorren arteko bikote
harremanaren une garrantzitsu bat erabiltzea. Ondoren, makina zergatik ez dabilen asmatu
beharko dute, eta, horretarako, praktikak egiten ari diren pertsonen (hots, ikusleen) laguntza
espezializatua beharko dute.



