Hilabete mores: 'Gloria' filma
Gloriak 58 urte ditu, eta bakarrik dago. Bakardadeari aurre egiteko, egunak ekintzaz betetzen ditu, eta gauetan maitasunaren bila joaten da hainbat festatara. Festa horietan zentzugabeko erlazioetan murgiltzen da. Zoriontasun ahul hori Rodolfo ezagutzean amaitzen da. Banandu berri den 65 urteko gizon hori Gloriarekin obsesionatu da. Biek erlazio bat hasi dute, baina konplikatu egiten da, Rodolfok bere seme-alabekiko eta emazte ohiarekiko duen dependentziagatik.
Gloriak guztia ematen du, bere azken erlazioa izan daitekeela uste duelako, baina errealitate gogorrak begiak irekitzen dizkio. Horrela, bere burua indartzera behartua sentituko da, zahartzaroaren hasierari aurre egin ahal izateko.



