Hitzaldia: Nola jokatu lapurreta eta iruzurren aurrean?
Maiatzak 18. 18:00
Oxford aretoa
"Zumaia nagusiekin, nagusientzat" programaren baitan, Iban Barba Zumaiako udaltzainburuak lapurreta eta iruzurren inguruan ariko da asteazken honetan. Hitzaldian zehar egoera horien aurrean zein irizpide jarraitu azalduko die herriko adinekoei. Hitzaldia 18:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.
Zumaiako Udalak, Nagusien Mahaiaren baitan eta herriko adinekoekin zein bestelako elkarteekin elkarlanean, maiatza eta ekainerako programa osatu du. Egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.




