Hitzaldia: 'Trantsizio energetikoa: testuingurua eta erronkak'
Lehenengo solasaldia otsailaren 23an izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekopol ikerketa taldeko irakasle bat izango da hizlari. Trantsizio energetikoa gero eta gehiago entzuten den kontzeptua izanik, hori diogunean zertaz ari garen azalduko digu. Zein da bizi dugun egoera? Zeintzuk dira egoera horri buelta emateko erronkak?