Ikastaroa: Osasun mentala feminismoaren ikuspegitik

Noiz
Ekainak 2 eta 9 | 18:00-19:30
Non
Gizarte Zentroko 2. solairua (Hogarra)

Ekainaren 2an eta 9an izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era. Itxaso Martin antropologoak gidatuko du ikastaroa.

Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna izango da. 1987ko maiatzean Costa Ricako San Josén egin zen topaketetan du jatorria, eta osasunerako eskubidea emakumeen giza eskubidea dela berresteko eta bizitzako ziklo guztietan inolako muga edo bazterketarik gabe eskuratu behar dutela berresteko eguna da ordutik. 

Hori horrela, emakumeen osasunean arreta jartzeko eta ikuspegi feministatik dauden irakurketak mahai gaineratzeko, osasun mentala ikuspegi feministatik aztertzeko ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Ekainaren 2an eta 9an izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era Gizarte Zentroan. Ikastaroa euskaraz izango da, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.