Inauteriak

Martxoak 4, ostirala

Eguerdian, Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.
Arratsaldean, herriko  ikastetxeetako haurren inauteri festa: kalejira herrigunean eta amaiera Beheko Plazan.
17:00etatik aurrera, Ludotekan inauterietako festa irekia, 6-12 urteko umeentzat.
18:30ean, Musika Eskolaren inauterietako kalejira: Asterix eta Obelix herriko ume eta heldu guztiak gonbidaturik.

Martxoak 5, larunbata

12:00etan, herriko kaleetan zehar Zumaiako Musika Banda eta Haize Berriak Sakanako Musika Bandarekin inauteri jaialdia: Mairuak eta Kristauak.
18:00etan, Beheko plazan, inaureri festa-inauteri diskojaia. Bertan mozorro lehiaketak ospatuko dira.
18:30ean, herriko kaleetan zehar kalejira Sugarri txarangarekin.
22:30etik 1:00era, Kofradian diskoteka mozorrotuta.

Mozorro lehiaketak

Larunbatean bi lehiaketa egingo dira:
Haur lehiaketa, 18:30ean. Lau sari emango dira: 0-8 urte arteko banakako eta taldeei bana; 8-16 urte arteko banakako eta taldeei beste hainbeste.
Heldu eta gazteen lehiaketa, 20:00etan. Hiru sari emango dira: banakako edo bikote onenari 100 euroko saria; talde onenari 300 euroko saria, eta bigarrenari 150 eurokoa.
Izen ematea, 11:00etatik 12:00etara edo 17:00etan plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izena ematean ekarri beharko da.

Martxoak 6, igandea

14:00etan, Beheko Plaza Elkartean: bazkideentzat inauteri bazkaria.
Jarraian, elkarte bertan mozorro lehiaketa.
17:00etan, Aita Mari antzokian, haur zinema.

Martxoak 7, astelehena

15:00etan eta 17:30ean, Maria eta Jose aretoan, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna: Ongi etorri Pupu eta Lore.
18:00etan ludotekan inauteri festa eta merendola 9 eta 12 urte arteko haurrentzat.