Inauteriak
12:00etan IRAUNKORRAK Txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.
18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, INAUTERI MOZORRO FESTA.
18:30ean herriko kaleetan zehar kalejira IRAUNKORRAK txarangarekin
22:30etik 1:00etara Kofradian Diskoteka Mozorrotua.
Mozorro Lehiaketak
Larunbatean bi lehiaketa ospatuko ditugu:
HAUR LEHIAKETA: Arratsaldeko 18:30ean. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakako eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakako eta taldeei beste hainbeste.
HELDU ETA GAZTEEN LEHIAKETA: 20:00etan. Hiru sari emango dira:
- Banakako edo bikote onenari-100 euroko saria
- Taldeak: onenari 300 euroko saria / bigarrenari 150 eurotakoa.
Izen ematea, 17:00etan plaza bertan – Lehiaketarako Musika berezi bat eskatu nahi bada izenematean ekarriko da.



