Irteera geologikoa eta txalupa
Geologo baten laguntzarekin Zumaiaren ondare geologiko harrigarria nahiz bertako haitzetan betirako arrastoa utzi duten gertakari planetarioak ezagutzeko aukera ematen du bisitak. Oinez ezagutzen dira Zumaiako itsaslabarrak eta flyscha, eta horrez gain Algorri ezagutza etxera bisita barne hartzen du. Amaitzeko txalupaz ibilaldia egiten da itsaslabarrak itsasotik ezagutzeko.
- Iraupena: 3h. 30 min
- Irteera: Algorri ezagutza etxea (Zumaia)
- Prezioa: 13 euro
- Gutxieneko adina: 10 urte
- Bisitari kopuru mugatua: 25
- Beharrezkoak: Berokia eta oinetako egokiak.
- Tiketak: Zumaiako turismo bulegoan



