Kike Amonarriz: Nola indartu euskararen gizarte mugimendua?
Kike Amonarriz euskararen aldeko dibulgatzaile ezagunak emango dio hasiera Euskara, bestela ez gara zikloari, otsailaren 16an. Euskara elkarteen Topaguneko ordezkari modura, aukera izango du gizarte mugimenduaren indartzearen inguruan elkar motibatzearen gakoak azaltzeko. Aurten, kalera atera eta herritarrak kolektiboki elkarrekin aritzeko aitzakia izango dugu, bertan baititugu Korrika eta Euskaraldia. Nola aprobetxatu, ordea, herriko biziera sendotzeko? Zein dira gakoak? Galdera horiei erantzungo die.
2012tik urtero egin da Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta aurten, bigarren urtez, Larraina euskara taldeak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Aurten hitzaldi bakoitzak gai bat aztertuko du, eta hitzaldi guztiak Alondegiko Oxford aretoan izango dira. Ohi bezala, asteazkenetan izango dira hitzorduak, 18:30ean.




