Kontzertua: Oreka TX
- Noiz
- Abuztuak 9
- Non
- Herri Eskola
Koklea ikuskizuna:
Koklea Oreka TX bandaren proiektu berria da. Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka TX txalapartaz baliatzen da bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko.
Boskoteak azken urteetan egin duen ibilbide musikalaren emaitza islatzen da lan honetan, berezko estiloan sakonduz eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean.
Oreka TX:
Oreka TX Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997. urtean eta orduz geroztik dabiltza txalapartak dituen aukerak ikertzen eta zabaltzen, txalapartaz gozatzen eta goza arazten, azken finean.
Gaur egun Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatzen dute Oreka TX taldea.
Parte hartu izan duten festibaletako ikuslegoa musika tresna honen ikusgarritasunak txundituta geratu izan da, baita taldeak jotzerakoan duen energiagatik ere. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute.
Oreka TX-ek hainbat artisten diska grabaketan parte hartu eta zuzeneko elkarlanak egin dituzte. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Synphony Orchestra, Hakon Kornstad bezalako izen handiekin kolaboratu dute.
Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartzea ere dute dibertimentu, bai dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein elementurekin ikuskizunak eraikitzea dute xede, hainbat eta hainbat kolaboratzaile zoragarrirekin batera.
Kolaborazio, sari eta errekonozimenduen gainetik, Oreka TXentzat plazera izan da beti txalaparta bidaide izanda, munduan zehar euskal unibertso anitz eta koloretsua zabaltzea.
Gonbidapenak:
Oharra:
Igande honetako Oreka TXen kontzertuari begira, gonbidapen gehiago banatuko dira ostiral goizetik aurrera Turismo Bulegoan (pertsonako 2 gehienez, agortu arte). Turismo Bulegoaren ordutegia: 10:00-14:00 // 15:00 – 19:00
Kontzertua abuztuak 9 igandean izango da, 19:30ean, Herri Eskolako patioan (Sagarbiden) eta muntaia dela eta, itxita egongo da eskolako patioa abuztuak 9an 13:00etatik aurrera.
Ikusleen sarrera GKN inguruko atetik izango da, eta ohiko segurtasun neurriak bete beharko dira: distantzia, maskara, norbere tokian eserita egon beharra uneoro etab.
Gogoan izan abuztuak 14tik aurrerako ekitaldien gonbidapenak ekitaldi bakoitzeko bezperatik banatuko direla Turismo Bulegoan, horiek ere pertsonako 2.