LABURBIRA. Euskarazko film laburren XXII. zirkuitua, eta solasaldia | EUSKARA, BESTELA EZ GARA
Apirilak 9, asteazkena | 19:00
AITA MARI ARETOA
Askotariko lanak ikus daitezke 2025eko Laburbiran, guztiak ere egungo euskal zinemagintzaren lagin apartak eta Europa osoko zinema jaialdietan ibilbide arrakastatsua egindakoak. Zortzi film izango dira: Prosopagnosia (Ekain Martinez de Lizardui), Plazer Bat (Sonia Estevez), Betiko Gaua (Eneko Sagardoi), Europa (Ekain Irigoien), Pentsatzen dut (Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateo), Hor Konpon (Jone Arriola), Goodbay Kepler (Nerea Ayala) eta Utlandsk (Alba Lozano). Filmak ikusi ondoren, solasaldia izango da zuzendarietako batekin.