Laburra: "Erroitz" (aurre estreinaldia)

Aita Mari zinea

Erroitz laburmetraia 2019 Italiako FSN jaialdian aurkeztu zen, Bartzelonako ESCAC zine eskolak, beste bi laburrekin batera, aukeratu ostean. Mundu mailan garrantzia handia duen zine eskolen arteko topaketa da FSN.

Esti Curiel, Inaxio Tolosa eta Agurtzane Intxaurragak egiten dituzte aktore lanak, eta talde teknikoaren gehiengoa Bartzelonako ESCAC zine eskolakoak da.

Bergaran grabatu zuten eta zinematografia oso berezi baten bidez Mirenen itzuleraren gora-beherak kontatzen ditu, guztia arrotza den etxe batean.