'Luze edo motz' ikuskizuna
Martxoak 3, osteguna. 19:00
Emakumeon* Etxea
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoristek “Luze edo motz” ikuskizuna eskainiko dute Emakumeon* Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.



