Mahai ingurua: Euskal hedabideak eta itzulpengintza automatikoa (Irene Arrarats, Iban Arantzabal eta Gorka Zabaleta) | EUSKARA, BESTELA EZ GARA

Martxoak 12, asteazkena | 18:30
ALONDEGIA. OXFORD ARETOA

Aurrerapenak berekin dakar aldaketa, eta oso denbora gutxian adimen artifiziala eta itzulpen automatikoa dena aldatzen ari dira. Aukera berri ugari sortu dira dagoeneko, eta etorkizunean are gehiago sortuko dira, baina horiekin batera arriskuak eta kezkak ere sortu dira, eta ez txikiak, gainera. Horretaz hitz egiteko elkartuko ditugu Irene Arrarats (Berria), Iban Arantzabal (Goiena komunikazio taldea) eta Gorka Zabaleta (Guka-Zumaia).