Mahai ingurua: Euskararen lekua osasungintzan (Felix Zubia eta Ruth Salaberria) | EUSKARA, BESTELA EZ GARA
Otsailak 26, asteazkena | 18:30
ALONDEGIA. OXFORD ARETOA
Askotan izaten dira mintzagai osasuna eta euskara, sarritan paziente euskaldunen eskubideak edo aukerak mintzagai. Mediku ona eta euskalduna izan daiteke, eta osasungintza barrutik eta ondo ezagutzen duten bi mediku elkartuko ditugu hitz egiteko, biak ere Osakidetzakoak: Felix Zubia eta Ruth Salaberria.