Motxila laranja ihes-kalea. 12 eta 18 urte bitartean badituzu, parte hartu abenturan!

Noiz
UZTAILAK 13. Bi txanda: 17:00 / 19:00
Non
Zumaia

12 -18 urte badituzue hartu zure bidaiaren txartela, etorri, bizi, gozatu eta aurre egin topatzen dituzuen erronka eta frogei.

MOTXILA LARANJA hartu eta zuen herrian lagun artean abentura bizitzeko prest zaudete??

12 -18 urte badituzue hartu zure bidaiaren txartela, etorri, bizi, gozatu eta aurre egin topatzen dituzuen erronka eta frogei.

Egunerokotasunetik atera, bidaia abiatu eta horrelako abentura bat bizitzeko pausoa ematean, inoiz ez dakigu ziur zer topatuko dugun, zer harreman egin, gozatu edo galduko ditugun, zein leku deskubrituko, zein ikaspen eta ikuspegi berri jasoko, zein esperientzia biziko, zenbat oroitzapen pilatuko….Anne Carson kanadarrak zioen, bidaia egiteko arau bakarra dagoela: Ezin zara joan zinen moduan itzuli. Desberdin bueltatu behar zara”. Eraldaketarako prest?

Aurreko egunean jakingo duzue bidaiari talde guztiek zein izango den abiapuntua. Aukeratutako orduan bertara gerturatu, antolakuntzak banatuko dituen motxila eta mapak jaso eta atzerako kontaketa hasiko da. Lortuko al duzue froga guztiak gainditu eta azken geltokira iristea? Prest al zaudete zuen herri eta kaleetako txoko ezkutuak deskubritu eta bertan gordeak dauden enigmak argitzen saiatzeko? Azkar ibili, herri bakoitzean 16 tiket bakarrik daude  bidaian parte hartzeko!

Informazio gehiago eta izen-ematea

Jarraibideak

  1. Talde bat sortu eta tiketa hartu
    • Taldea: 2 - 6 pertsona
    • Tiketa hartu: aukeratu eguna eta ordua
  1. Agertu aukeratutako herrian eta egunean zure tiketarekin
    • Non: bidaia hasi egun bat lehenago iritsiko zaizue mezu bat esanez non hasten da bidaia.
  1. 60 minutu dituzue bidaia egiteko

Bidaiaren Tiketa hartu eta gero...

GURE KONTU

  • Motxila: behar duzuen materiala, arropa eta janariarekin
  • Mapa: bidea jarraitzeko edo ez.

ZUEN KONTU

  • Etorri: Ezin baduzue abisatu beste batek bidaia gozatzeko.
  • Ekarri: Bainujantzia jarrita, zapatilak eta ondo pasatzeko gogoa