Nevadako egunak, Atxagarekin
Irakurri Matte taldeak Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburua aztertuko du irailaren 9an, asteartean, aurrena taldean, eta gero idazlearekin batera. Saio irekia izango da, Oxford aretoan.
Irakurri Matte
Irakurle taldea 2011ko urrian eratu zen, Euskara Sailaren babesarekin, eta hasieratik Uxue Alberdik gidatzen du. Irailetik ekainera hilean behin elkartzen dira eta saio bakoitzean euskarazko liburu bat aztertzen dute, batzuetan idazlea bertan dela. Zumaiara etorriak dira Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe eta beste idazle ezagun batzuk.



