'Ohean' antzezlana

Aita Mari zinema

 

Matías Bizé-ren filmean oinarritua


Jatorrizko gidoia: Julio Rojas

Egokitzapena eta itzulpena: Unai Elorriaga

Musika: Rafa Rueda

Eszenografia: Gorka Mínguez

Ekoizlea: Maskarada

Antzezleak: Aitor Beltrán eta Matxalen de Pedro

Zuzendaria: Carlos Panera

 

Ohean antzezlana

 

Taberna batean elkar ezagutu eta handik ordu batzuetara, gizon batek eta emakume batek gela hartzen dute hotel merke batean sexu gau bat pasatzeko elkarrekin. Ez dakite ezer elkarren gainean, ezta bestearen izena ere, eta egun horren ostean ez dute berriro elkar ikusiko. Sexuaren ostean arrotz bi hauek ohartzen dira halako kimika bat sortu dela haien artean. Berbetan hasten dira eta, berez-berez, euren iragan eta intimitaterako ateak zabaltzen dizkiote elkarri. Euren kontakizunetan oroitzapenak eta ametsak tartekatzen dira, gezurrak eta egiak, gurariak eta beldurrak, zintzotasuna eta traizioa, maitasuna eta gorrotoa. Gauean barrena nahastuz doa dena.

Izen bereko film txiletar bikainetik abiatuz, Maskaradak proposamen orijinal eta ausarta eskaintzen digu, Unai Elorriagak egokitu eta euskaratua eta Aitor Beltranek eta Matxalen de Pedrok antzeztua, Carlos Paneraren zuzendaritzapean.