Oikiako jaiak
Egitaraua
ABUZTUAK 21. LARUNBATA
Egun osoan zehar oilasko biltzen ibiliko dira bertako mutil gazteak.
14:30ean PAELLA JANA kuadrilaka frontoian
Arratsaldeko 18:00etan SAGARDO FESTA
Gaueko 23:00etatik aurrera KUPELA taldearekin erromeria
ABUZTUAK 22. IGANDEA
11:00etan MEZA NAGUSIA
Ondoren, HERRIKO EDADETUEI OMENALDIA eta TXAKOLIN dastaketa
Arratsaldeko 18:00etan: HERRI KIROL JAIALDIA. Harri jasotzen Hodei Iruretagoiena,Izeta IV,eta Urdax Muunazelaia (12 urte) eta Aizkoran Josu Aizpuru (Errekalde) eta Aratz Mugertza.
Ondoren, IDI DEMAK, Aizarnazabalgo "Etxabe" eta "Izeta"-ren idi pareekin.
Gaueko 22:30etik aurrera TRIKIHOTS taldea
ABUZTUAK 23. ASTELEHENA
11:00etatik aurrera Umeentzat eskulan tailerrak
12:00etan, Gaztetxoen Eskuzko Pilota txapelketako finala:
Arratsaldeko 17:00etan IV. Karrikotxe jeitsiera
18:00etan GORRITIREN ANIMALIAK.
Ondoren, bertako gaztetxoen II.BERTSO MOSTEOA
Gaueko 22:30etik aurrera URARTE taldearekin dantzaldia
ABUZTUAK 24. ASTEARTEA. SAN BARTOLOME EGUNA
11:00etan MEZA NAGUSIA
13:00ean PILOTA PARTIDA:
Larrañaga-Etxeberria/Otamendi/Uzkudun-en aurka
Arratsaldeko 18:00ean ASTO PROBAK: Artabila, Soutz, Benturene eta Xarparen astoekin.
Ondoren, Bertso poteoa Jon Maia eta Aitzol Barandiaran bertsolariekin
Gaueko 22:30etik aurrera IZER, ALABIER ETA LUTXURDIO-rekin erromeria. Atsedenaldian, "Rock & Sax" taldearen kontzertua.
ABUZTUAK 25. ASTEAZKENA
Goizean puzgarriak edo/eta bizikleta martxa nahi duen guztiarentzat.
Arratsaldeko 18:00etan Herri kirol jaialdia. Mujika eta Otaegi aizkolariak herriko gazteen laguntzarekin.
Gaueko 21:00ean HERRI AFARIA SAGARDOTEGI ERARA eta dantzaldia OSTOLAZA eta NARBAIZA-rekin
ABUZTUAK 28. LARUNBATA. SAN AGUSTIN EGUNA
1930.URTEA. OIKIARREK ZARAUZKO BANDERA IRABAZI ZUTELA 80 URTE.
Egun osoan zehar plaza ingurua 1930. urtea balitz bezala girotuko da eta herritarrak ere garai hartako arropekin jantziko dira.
11:00etan MEZA NAGUSIA
14:30ean ZIKIRO JANA
Arratsaldeko 18:30ean arraunlariak Kondera iritsiko dira arraunean eta plazaraino kalejiran joango dira Zumaiako bandarekin. Plazan ongi etorria egingo zaie.
Gaueko 22:30etatik aurrera LAJA TALDEA-rekin erromeria eta ondoren, goizalderarte, DJ KIRKI



