Organo eta txistu kontzertua [SARRERAK AGORTUTA]

Noiz
Abuztuak 3
Non
Parrokia

Organoa eta txistua, haizearen soinuak… Askotan mundu ezberdinetako parte bezala ikusi ditugu: seriotasuna eta eliza batetik, alaitasuna eta festa bestetik. Ekitaldi honetan, ordea, horien soinuak uztartuko dituzte Garikoitz Mendizabal eta Mari Karmen Azpeitiak, elkarrizketan eta elkar entzunez. Beraientzat idatzitako musika edota antzinako doinuak XX. edota XXI. mendeetako jantziekin, bi musika tresnek dituzten kolore guztiak agerian jarriz.

Organoaren txandan organo erromantikoaren tinbre ezberdin eta zoragarriak entzungo ditugu, T.Garbizu, J.M.Beobide eta J.Callaertsen lanen bidez.

Txistuaren txanda denean instrumentu honen potentziala ezagutuko dugu hainbat autoreren konposizioen bidez (T.Garbizu, A.Uría, P.Yanci, E.Gorosarri, R.Lazkano, N.Hakim), gure folklorearen hainbat alderdi erakusten dizkigutenak; hala nola boleroak, lohiak, edota kontradantzak. "Recuerdos del ayer" obraren zati bat ere entzun ahal izango da ikuskizunean; David Rivas konpositore zamoranoak sortutako balada erromantikoa da honakoa, “Garikoitz Mendizabali eskainia”.

ORGANOA:

Tomás Garbizu (1901-1989)

Sequentia (sobre “Victimae Paschali”)

 

José María Beobide (1882-1967)

Andante

 

Joseph Callaerts (1838-1901)

Toccata, op. 29

 

TXISTUA ETA ORGANOA:

David Rivas (1980)

Recuerdos del ayer (Iraganeko oroitzapenak)

 

Aitor Uria (1973)

Gaumin 2

Andante

Vivo

 

Tomás Garbizu (1901-1989)

Euskal suitea 2

Gavota

Eibarko kontrapasa

Ixil ixilik

Baratzeko pikuak

 

TXISTUA:

Ezezaguna

BOLERO ANTIGUO

 

Pepe Yanci (1917-1985)

Xoxua

 

TXISTUA ETA ORGANOA:

Eduardo Gorosarri (1889-1947) / Ramón Lazkano (1968)

Hiru ataletako alborada

Kontrapasa

Zortzikoa

Idiarena

 

Naji Hakim, arreglos (1955)

DE LA “BASQUE ANTHOLOGY”

Kontradantza (Cadenza: Isidro Ansorena), de Eusebio Basurko Zabala (1856-1921)

Kurruxko, de Jose Ignazio Ansorena (1953)

 

Garikoitz Mendizabal, txistua eta silbotea

Zestoan (Gipuzkoa) jaio zen 1973ko azaroan. Goi Mailako Gradua du Txistuan eta Karrera Amaierako Ohorezko Saria lortu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Hainbat txistulari lehiaketa irabazi ditu eta musika-talde ospetsuekin egin du lan baakrlari moduan: Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoarekin, The Bratislava Symphony Orchestrarekin, St Petersburg State Symphony Orchestrarekin, Bartzelonako Liceuko Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Hego Koreako Chun Cheon Philarmonic Orchestrarekin eta Gyonbook Philarmonic Orchestrarekin eta Madrilgo Udal-Bandarekin, esate baterako.

Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, besteak beste Korrontzirekin,  eta Carlos Nuñez eta Kepa Junkeraren mailako artistekin hainbat musika proiektu gauzatu ditu.


Mari Karmen Azpeitia, organoa

Pianoko goi mailako ikasketak Rosa Mª Zarate eta Jose Antonio Medina Labrada irakasleekin amaitu zituen, eta goi mailako organo ikasketak Esteban Elizondo katedradunarekin, Donostiako kontserbatorioan. Musika zahar eta erromantikoari buruzko ikastaroetara joan da.

Organista gisa, Gipuzkoako Organoen kontzertuen zikloetan parte hartu du hainbat herritan, Tolosako Musicaria 98ren inaugurazioan eta Donostiako Musika Hamabostaldian, organo zikloak Nemesio Otaño S.J.ri egin zion omenaldian.

Organista da Zumaiako parrokian, eta San Pedro Abesbatzaren eta Beheko Plaza Abesbatzaren emanaldietan laguntzen du, bai bere herrian, bai herritik kanpo, eta kontzertuak eman ditu beste musika tresna batzuekin batera.

 

Gonbidapenak: