Pintura tailerra antolatzeko bilera

Foronda Kultur Etxea

 

Urrian hasiko da Forondan ohikoa den Pintura Tailerra. Bi ordutegi ezberdin eskaintzen dira, astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara, eta astearte eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko izena kultur etxean eman behar da, 943861056 tel zkian.

Antolaketa bilera: astelehena, hilak 4, 18:00etan kultur etxean.