SANTELMOAK

11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira.

12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.

Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak.

12:15  Dinbi Banda perkusio taldearen kalejira.

13:00 Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantza ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan.

14:30 Torreberrin, herri bazkaria. Ondoren jolasak.

17:30 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.

Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak.

18:30 Erriberan hasita The Joselontxo´s  txarangaren saioa.

19:00 Kofradian, haurrentzat erromeria.

22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Iseka, Siroka, McOnak.

22:30 Kofradian, Jon Urbietarekin disko festa.