Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana
Abuztuak 1, 9:00
Santiagoko aparkalekua
Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan. Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak modu artifizialean sartutako landareak dira, eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.
Saioa hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko.
Abuztuak 1, larunbata, 9:00etan Santiagoko aparkalekuan
Auzolan saioan parte hartu nahi dutenek osasun neurriak errespetatu beharko dituzte: maskara eramatea beharrezkoa izango da, eta parte hartzaileen arteko distantzia gorde beharko da, eta distantzia nahikoa dagoenean soilik kendu ahal izango da maskara.
Beharrezko materiala:
- MASKARA: DERRIGORREZKOA IZANGO DA
- ESKULARRUAK: lanerako eskularruak banatuko dituzte
- URA: ekarri zure kantinplora goiz osorako
- JANARIA: zerbait eraman dezakezu goiz erdian jateko: fruta, adibidez
- ARROPA: arropa egokia eta erosoa ekarri, eguraldia kontutan hartuta
- OINETAKOAK: oinetako erosoa ekarri



