Sorkuntza tailerra
Maddi Uranga arte- eta sormen-terapia dinamizatzaile zumaiarrak sorkuntza tailerra eskainiko du laster. Ekainaren 26tik uztailaren 31ra bitartean, larunbatero, 10:00etatik 14:00etara bitartean elkartuko dira tailerreko partaideak, Torreberriko bigarren solairuan, "sorkuntzaren eta gorputzaren bitartez nobere emozioen lanketa" egiteko. Tailerra euskaraz izango da.
Antzerkiak eta arte plastikoak ematen dituzten metaforez baliatuta, norbere gorputzak eta buruak esaten duena aditzen hasteko balioko du tailerrak. Horretarako, noberarentzako eta taldearentzako inguru goxo bat sortuko dute.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.




