'Txinguin' haur antzerkia Kilima taldearen eskutik
Aita Mari
Sinopsia:
Jonek txori bat nahi du eta amonak, etsita, flamenko bat oparitzen dio. Bien artean harreman berezi bat sortzen da non txoriak bere iraganaren berri ematen dion neskatilari: abereak gaizki tratatzen zituen mutiko bat zen lehen.
Hori horrela izanik, gurasoen bila abiatzen dira munduan zehar hegan, hainbat abentura interesgarri biziko dituztelarik. Istorio honetan ikuslegoa,hots, neska-mutikoak, parte hartzaile nagusiak bihurtuko dira.
Ez da emoziorik faltako musikaz, kantuz eta dantzez beteriko antzezlan honetan.
Antzerki hau doan izango da.



