Ximun Fuchs: Adierazpen kulturalak, herrigintza eta euskara

Oxford aretoa

Ximun Fuchsek kulturan euskarak duen zentralitateaz hitz egingo du martxoaren 30ean, Jon Maia bertsolari zumaiarraren gidaritzapean. Funtsean "kultura euskaraz, bestela ez gara tesiaren inguruko hitz aspertu artistikoa" eskainiko du antzerki zuzendari eta aktoreak. 

2012tik urtero egin da Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa, eta aurten, bigarren urtez, Larraina euskara taldeak antolatu du, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Aurten hitzaldi bakoitzak gai bat aztertuko du, eta hitzaldi guztiak Alondegiko Oxford aretoan izango dira. Ohi bezala, asteazkenetan izango dira hitzorduak, 18:30ean.