Zein behar ikusten ditugu elkarteetako kideok?
- Noiz
- Martxoak 24. 18:00
- Non
- Oxford aretoa
Zumaiako Udalak 2023ko eta 2024ko udal aurrekontua herritarren artean eztabaidatu eta erabakitzeko partaidetza prozesua abiatu du. Martxoaren 24ko saioan herriko elkarteetako kideei zuzendutakoa da bereziki.
Martxoaren hasieran Zumaiako Udalak galdera luzatu zien herritarrei: 'Zer egingo zenuke Zumaian 500.000 eurorekin?'. Izan ere, 2023 eta 2024ko aurrekontuetan herritarrek aukeratutako proiektuak txertatuko dituzte. Dagoeneko jaso dituzte 20 proposamen inguru, herrian zehar jarritako postontzietan zein partaidetza webgunean. Proposamen eta ideiak aurrez aurre ere jasotzeko aukera izango da, ordea. Hiru saio ireki egingo dituzte martxoan zehar, eta bi egunez, aurrez aurre proposamenak jasotzeko postua egongo da Saregile plazan.
Informazio gehiago:
> Eskuorria
> partaidetza.zumaia.eus
Proposamenak egiteko epea zabalik, martxoaren 31ra arte
Lau aukera daude proposamenak egiteko:
- Orria bete eta postontzietako batean uztea. Udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Gizarte Zerbitzuetan eta Oikiako eskolan jarri dituzte positontziak.
- Kalean egongo diren standetara hurbiltzea. Martxoaren 11n eta 25ean Saregile plazan egongo da horretarako aukera, 11:00etatik 13:00era eta 18:00etatik 20:00etara.
- Saio irekietan parte hartzea. Martxoaren 15ean, 24an eta 29an saio irekiak egingo dituzte Alondegiko Oxford aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
- Proposamenak online egitea, partaidetza.zumaia.eus webgunean.